Axari Trailen izena emateko epea zabaldu dute
Irailaren 6ra arte egongo da izena emateko epea zabalik, eta proba irailaren 11n jokatuko da, 09:30ean hasita.
Gaur goizean, 11:00etan, zabaldu dute Axari Trail probarako izena emateko epea. Bi lasterketa izango dira aurten ere: Axari Trail (25,4 km) eta Axari Trail Txiki (16 km). Irailaren 6ra arte egongo da irekita izen-ematea , eta proba irailaren 11n jokatuko da. Goierri Trail Koparako baliagarria da proba.
Antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dute araudian aldaketa batzuk daude, eta webgunea kontsultatzeko deia egin dute.