Paella erraldoia Hegialdeko jaietan
Saniko Kuadrillak 400 lagunentzako bazkaria prestatu du gaur Hegialdeko jaietako larunbaterako. Lortutako dirua sahararren alde lan egiten duen Hare Haizea elkarteari emango diote.
Lehen festa eguna pasatuta, bazkaritarako juntadizoa egin dute gaur Hegialdeko jaietan, plazan jarritako karpan. Saniko kuadrilla arduratu da bazkaria prantatzeaz, 400 lagunentzako paella egin dute lanari goiz erdian ekinda. Lortutako dirua sahararren alde lan egiten duen Hare Haizea elkarteari emango diote.
Eguerdi partean Alaitasuna errondaillak girotu ditu auzoko kaleak. Joxemielen batela kantuarekin hasi dute erronda. Bazkalondorenean, Ttipi-Ttapa txarangak girotu ditu atzera kaleak, segidan Manuel de Manzanares taldearen txanda izango da, gero arku tiraketa saioa eta gauean Jamaika Show musika taldea.