Realak irabazi du Berdintasunaren aldeko II. futbol txapelketa
Goierri Gorriri 0-5 irabazi dio Idiazabalgo Arizkorretan futbol zelaian jokatu den finalean. Euskalduna, Mariño, Beti Kozkor eta Goierri Gorri C izan dira azken faserako sailkatu diren beste lau taldeak. Denera 15 taldek parte hartu dute txapelketan.
Realak irabazi du Berdintasunaren aldeko II. Futbol txapelketa, Idiazabalgo Arizkorreta futbol zelaian gaur arratsaldean jokatu den finalean Goierri Goierriri 0-5 irabazita. Denera 15 taldek parte hartu dute txapelketan, eta hiru zelaitan banatuta jokatu dituzte lehen faseko kanporaketak goizean: Beasaingo Loinatzen, Beti Kozkor, Reala, Martutene, Goierri Gorri D eta Goierri Gorri A taldeak; Lazkaoko Arizti Haundin, Intxaurdi, Goierri Gorri, Villabona, Euskalduna eta Goierri Gorri B taldeak; eta Ordiziako Altamiran, Mariñok, Biak Bat-ek, Zarautzek, Goierri Gorri C-k eta Aizkorri Goierrik. 20 minutuko partidak izan dira lehenengo faseetakoak, atsedenik gabe.
Azken faserako zelai bakoitzeko aurreneko bi taldeak sailkatuko dira, guztira sei talde, honakoak: Beti Kozkor, Reala, Euskalduna, Goierri Goierri B, Mariño eta Goierri Gorri C. Hiruna taldeko bi multzo osatu dituzte han: A multzoan, Reala, Euskalduna eta Goierri Goierri C, eta B multzoan, Goierri Gorri B, Beti Kozkor eta Mariño. Partidak 30 minutukoak izan dira, ordu laurdeneko bi zatitan banatuta. Multzoko bakoitzeko onenak Reala eta Goierri Gorri B izan dira, eta horiek izan dira final nagusia jokatu dutenak. Lehen zatia hutsean bukatu da, baina bigarrenean 5 gol sartu dituzte donostiarrek (0-5).
Sailkapena
1. Reala
2. Goierri Gorri B
3. Beti Kozkor
4. Euskalduna
5. Goierri Gorri C
6. Mariño