Lau kirolari hizlari Lazkaon, EH Bilduk gonbidatuta, bihar
LAZKAO // Oihana Kortazar mendi korrikalaria, Iñaki Artola pilotaria, Karmele Gisasola aizkolaria eta Iñaki Perurena harri jasotzailea Kiroletik bizi, kirolerako bizi solasaldian partaide izango dira, bihar, Lazkaon. Herriko EH Bilduk antolatu du solasaldia, Lazkao garatuz zikloaren barruan. Joxe Mari Apaolaza kazetari lazkaotarrak gidatuko du. Plazan egingo dute, bihar 19:00etan.













