Legazpiko Gaztetxea futbol taldea osatu zutenen bilkura, 20. urteurrena ospatzeko
Larunbatean elkartu ziren taldekide ohiak. Legazpiko Gaztetxeak lau denboraldi iraun zituen lehian, eta 500 bazkide izatera iritsi zen.
Lau denboraldi egin eta gero, Legazpiko Gaztetxea futbol taldeak agur esan zion lehiari 2006ko ekainean. Taldea osatzeko zailtasunak izan ziren arrazoia. Denboraldi berriari aurre egiteko jokalariak ezin bildu, eta amaitutzat eman zuten 2002an martxan jarritako proiektua.
Hogei urte beranduago, taldean jokatu zuten jokalariak garai haiek gogoratzeko elkartu dira. Pasa den larunbatean egin zuten bilkura, azkena egin eta bost urteetara.
Legazpiko Gaztetxea futbol taldea, Legazpin ‘Gazte’ bezala ezagunagoa zena, 2002an sortu zen, Legazpiko Gazteak Kirol Elkartearekin batera. Erregionaleko bigarren mailan hasi zen lehian 2002-2003an, eta bi denboraldira, lehen mailara igotzea lortu zuen. Indarrean egon zen lau denboraldietan zehar, jarraitzaile ugari erakarri zituen Bikuñako eta kanpoko partidetara, eta 500 bazkide izatera iritsi zen.