Lazkaon elkarteko dendak kalean bihar, udako azokan
LAZKAO // Lazkaon merkatari elkarteak udako azoka egingo du bihar, Elosegi kalean. Saltokiek 11:00-13:30 eta 16:00-19:30 tartean edukiko dituzte postuak. Digital Izar, Gure Galtzerdia, Amets Bat, Arriaran, Mikel Optika, Unaro, Xanu, Manako dendek eta Gurutze tabernak parte hartuko dute azokan.













