Beasain eta Orio mendiz eta gauean lotuko dituzte
KIROLA // Beasain eta Orio lotuko dituzte uztailaren 1ean, ilunpetan Beasaingo gazteek. 22:30-ean abiatuko dira Bideluze plazatik. Goizean kostaldera hel- duko dira eta han, denek elkarrekin, gosalduko dute. Itzulera autobusez egingo dute. Behin Beasainen, Aizkorri Mendi Elkartean bazkaria egingo dute. Antolaketa lanak errazteko izena eman behar da, albiste honen online bertsioan, ekainaren 24a baino lehen. 35 kilometroko baino gehiagoko txangoa da.












