Ekitaldia Zelai Arizti aretoan izango da, 12:30ean. Dantzariek, ikastetxeetako haurrek, musika eskolako ikasleek eta Goiargi abesbatzak parte hartuko dute, besteak beste.
Sasoi aldaketaren seinaleak ageri dira, negutegiko piper eta tomatea ugaritzen, udaberriko ziza, ilarra, baba mermatzen.
Larunbat goizean egingo dute Korpus eguneko krosa eta arratsaldean, afari merienda egingo dute plazan. Bi urteko etenaren ondoren, 42. edizioa egingo dute
Ormaiztegiko eta Gabiriako Txindata Musika Eskola itxi egingo dute. Bihar, Ormaiztegin egingo dute ikasleek kontzertua, elizan, 18:00etan, eta astelehenean Gabirian, elizako saloian, 19:00etan.
Jatorri ezberdinetako herritarrei ongi-etorria emateko, Harrera Eguna egin dute Itsasondon.
EH Bilduk antolatuta, zaintza sistemaren inguruko zikloa egin dute. Asteartean egin zuten azken saioa, Zestoa, Hernani eta Usurbilgo esperientziak ezagututa.
Hamargarren partaidea izan da. 20 euroko saria jaso du.
Ekainaren 29an izango da, udaletxean. Balantze ekonomikoa eta kirol arlokoa egingo dituzte
Josep Mari Balear Uharteetako (Herrialde Katalanak) mugikortasun kontseilaria Beasainen izan zen atzo. CAF bisitatu zuen.
"Harrigarria da inklusioaren alde antolatutako jardunaldiak antolatzea, orain arte antolaketan aktiboki lagundu duten eragileak alde batera utzita", aipatu du Eva Alvarez sozialistak.
Trikitilariak zeuden ikasleen artean, eta giro bikainean egin dute gaurko ibilaldia. Amaieran, dantza saioa egin dute Azokan.
Doinua musika eskolako akordeoi orkestrak eta haize taldeak joko dute, 12:00etan hasita. Felix Pinillos artisauak egurrean landutako azken lana erakutsiko du, Legarian duen museora eraman aurretik.
Aholehor Fest jaialdia egingo dute larunbat iluntzean. Zirkuitu alternatiboko hiru talde gonbidatu dituzte. La URSS munduan zehar ari da jotzen. Tatxers eta Pinpilinpussies, bertako adibide
'Gure ondoko mundu magikoa' eta 'Noraino iritsiko zinateke' lanak antzeztuko dituzte etzi, lehen aldiz. Anita Alonso beasaindarrak idatzi ditu gidoiak. Umore kutsuko lanak dira