Berogailua lur azpian jarriko dute Sehaska haurreskolan
Sehaska haurreskolan aerotermia bidezko zoru erradiatzailea instalatuko dute. Hau da, berogailua zoruaren azpian jarriko dute eta eraikina azpitik berotuko da. Berogailua zoruak babesten duenez, erretzeko arriskurik ez dago eta gainerako sistemek baino karbono dioxido gutxiago isurtzen dute. Udako oporraldia baliatuko dute lanak egiteko. Beasaingo Udalak 80.000 euro baino gehiago bideratuko ditu, eraikin publikoa delako. Lanak Unebide obras y contratas S.L. enpresak burutuko ditu.