Emmaren aldeko techno gaua egingo dute gaztetxean
Beasaingo Gaztetxean techno jaialdi solidarioa egingo dute etzi, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balioko du. Materiala ere salgai egongo da. Bildutako dirua Emma Gomezentzat izango da. 24.000 euro behar ditu «ametsa» gauzatu ahal izateko sexu aldaketa operazioa egiteko. The road of struggle, Dj Markel eta Alaine MRK deejai goierritarrak igoko dira oholtzara, besteak beste.