Igartza futbol zelaiko belardia abuztuan berrituko dute
Igartza futbol zelaiko berdegunea abuztuaren 1ean hasiko dira aldatzen. Lanak baliatuta zelaiaren azalera handituko da eta argi-dorreak mugituko dira zelaiaren dimentsioa optimizatzeko; ureztatze sistema eta drenajea ere hobetuko dira; segurtasuna hobetzeko harmailetako baranda aldatu, sareak indartu eta sarrera langa ere berria kokatuko dira. Lanek bi hilabete iraungo dute eta 450.000 euro pasako aurrekontua dute.
Igartzako belardia jarri zenetik 20 urte beteko dira datorren denboraldian. Belar artifizialaren erabilgarritasuna eta bizi-iraupen “egokia” amaitu zela “urteak” dira udalarentzat eta, horregatik, aldaketa “presazkoa” dela diote.












