Loreak nagusi Kaleko Jostunen Egunean
Ekain kulturalaren barruan, Kaleko Jostunen 8. Eguna ospatu dute Ormaiztegiko kaleetan. Hogei bat lagunek parte hartu dute. Cosmos Artisautzaren laguntzarekin loreen gaia jorratu dute aurten. Kalean bertan elkartu dira, loreak sortu dituzte eta herriko guneak apaindu dituzte egindako artisautza lanekin. Irudian, parte hartu duten jostunak, udaletxe aurrean.












