Udaltzaingoak arreta bizikleta eta patineteetan jarri du
Beasaingo Udaltzaingoa txirrinduen eta patineteen erabilera zuzena egiten dela bermatzen arituko da datozen egunetan. Udaltzaingoak gogorarazi du patinete elektrikoak ibilgailuak direla eta ezin dutela oinezkoen guneetatik zirkulatu, bizikletek bezala. Kaskoa erabiltzearen garrantzia ere azpimarratu dute. Are gehiago, 16 urtetik beherakoen kasuan derrigorrezkoa da.













