Valentin Larrea musikariaren obra Kanboko Arnaga jauregian joko dute etzi
Bidasoa gaindituta, Lapurdin lehenbiziko aldiz interpretatuko dute Valentin Larrearen musika, asteburu honetan. Kanboko Arnaga jauregiko areto nagusian larunbatean 20:30ean izango da kontzertua (sarrera 20 euro; 18 urtez azpikoek eta ikasleek doan). Quatuor Arnaga hari laukoak Piazzola, Schumann eta Larrearen lanak joko ditu.
Igandean, berriz, Irunen entzun ahalko da Larrearen musika, Amaia kulturgunean, 19:00etan. Oiasso Kameratak hari-tresnentzako Larrearen konposizioak joko ditu, Irungo jaietako kontzertuaren barruan.













