LGTBI+ herritarren diagnostikoa aurkeztuko dute
LEGORRETA // Legorretako LGTBI komunitearen diagnostikoa egiteko prozesua egin du Udalak azken urte honetan, eta gaur, lanketaren emaitza aurkeztuko dute. Telmo Iruretak aurkeztuko du diagnostikoa, Iñaki Esnalen hitzartzeari jarraituz, eta, ondoren, Alarma Morea taldeak kontzertua eskainiko du. Gaur arratsaldean izango da, 18:30ean hasita, herriko plazan egingo duten ekitaldian.













