Oin-Arin Dantza Taldeak Dantzari Txiki Eguna antolatu du Lazkaon beste urte batez
Bost talde gonbidaturekin batera ospatu du Lazkaoko Oin-Arin Dantza Taldeak aurtengo Dantzari Txiki Eguna.
Beste urte batez Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Lazkaon, Oin-Arin Dantza Taldearen eskutik. Sei taldek hartu dute parte guztira. Lehenik eta behin, etxeko taldea, talde anfitrioia: Lazkaoko Oin-Arin Dantza Taldea. Hauen gonbidapena jasota gerturatu dira oinak dantzak jartzeko prest aldameneko bi herrietako taldeak: Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako Amets Bide. Zegamako Tobera ere bertan izan da, Urretxu-Zumarragako Irrintzi eta Portugaleteko Berriztasuna taldeekin batera.
Goizeko 10:30etan elkartu dira dantzariak Lazkaoko plazan, hamaiketakoa egiteko prest eta 11:00etan abiatu dira bertatik desfilean. Hiru geldialdi egin dituzte ibilbidean zehar, berriro plazara itzultzeko. Talde bakoitzak gutxi gorabehera bi dantza eskaini ditu geldialdi bakoitzean eta amaitzeko, guztiek elkarrekin sei dantza egin dituzte plazan, kalejira batekin amaituz goizeko saioa.
Arratsaldean
Haur guztiek elkarrekin bazkaltzeko aukera izan dute, plaza ondoko frontoian eta arratsaldeko 16:00retan eman diote hasiera arratsaldeko egitarauari, Ttipika taldearen eskutik. 17:00ak aldera eman diote amaiera egunari erromerian dena eman ondoren.














