
Zumarragako Udalaren ekimenez Zelai Arizti antzokian pandemiako biktimei omenaldia egin diete herritarrek, bi urteko ziklo gogorrari amaiera emateko asmoz.

Maila kontinentalean lehen aldiz, Ordiziako VI. Atletismo Sari Nagusiak goi mailako ikuskizuna ekarri du, beste behin, Goierrira. Jose Antonio Peñaren Mitinean munduko txapelketarako gutxienekoa lortu du Carina Horn hegoafrikarrak (11,08). Haizeak eragotzi du beste marka batzuk homologatzea, Iker Arozenaren luzera jauzikoa, adibidez.

Bost talde gonbidaturekin batera ospatu du Lazkaoko Oin-Arin Dantza Taldeak aurtengo Dantzari Txiki Eguna.

Dantzari Txiki Eguna ospatu dute urretxuarrek eta bertan hainbat txokotako haurrak elkartu dira, dantza-giroaren bueltan.