Ordizia, euskal atletismoaren estadio nagusi
Maila kontinentalean lehen aldiz, Ordiziako VI. Atletismo Sari Nagusiak goi mailako ikuskizuna ekarri du, beste behin, Goierrira. Jose Antonio Peñaren Mitinean munduko txapelketarako gutxienekoa lortu du Carina Horn hegoafrikarrak (11,08). Haizeak eragotzi du beste marka batzuk homologatzea, Iker Arozenaren luzera jauzikoa, adibidez.
Ordiziako Altamira estadio beteak beste urtebetez atletismoaren esentzia den proba bat Goierrin ikusteko aukera eman du. Jose Antonio Peña zenaren omenezko mitinak maila kontinentala izan du lehenbiziko aldiz, eta VI. Ordiziako Atletismo Sari Nagusiak beste koska bat goratu du lehendik Txindoki Atletismo Taldeak jarrita zeukan maila.
Emakumeetan 100, 400, 800 eta 1.500 metro, eta pertika jauzia; eta gizonezkoetan pistako lau modalitate horiez gain 5.000 metrokoa eta luzera jauzia izan dira probak. Haizea oztopo txiki bat izan da zenbaitetan, arratseko eguraldi aldaketan zenbaitetan harrotu baitu, eta marka batzuk homologatzea eragotzi du.
Gipuzkoako eta Euskal Herriko harrobiaz eta atletismo klub onenetako espezialistez gain, ikuspegia munduko txapelketan jarrita daukaten nazioarteko atleta batzuk ere erakarri ditu Ordiziako Sari Nagusiak. Mitinaren historiarako ere lorpen garrantzitsuak utzi dituzte. Carina Horn hegoafrikarrak, esate baterako. 100 metroko proban Eugeneko Munduko Txapelketan sartzeko balioko dion gutxieneko denbora lortu du. Finalaurrekoan 11,08 segundoko marka egin zuen. Finala ere Hornek irabazi zuen (11,19), eta Atletico San Sebastianeko Aitana Rodrigo (11,67) eta Mireia Guerra (11,95) podiumean lagun izan zituen.
Gizonezkoen 100 metroko Tijan Keita ganbiarrak irabazi du (10,43), Carlos Andres Palacios kolonbiarra (10,60) eta Tolosa CF klubeko Joseba Larrauri (10,68) ondoren zituela.
Haizeak zapuztu zuen beste marka ikusgarri bat Iker Arozenaren luzera jauzikoa izan zen. 7,95 metro hegan egin zuen, Euskadiko errekorra zatekeen, baina gehiegizko haizeagatik ez zuten epaileek baliozkotzat jo. Mitina irabazteko balio izan zion Arozenari, hori bai.
Hautsi eta birrindu ziren denbora ofizial asko, ordea. Itsaso Madariagak 100 metroko Euskadiko eta Espainiko markak jarri zituen 16 urtez azpikoetan, 11,97rekin (12 segundotik jaitsi den aurrenekoa adin horrekin). Beste marka batzuk, mitinekoak bertakoak lortu zituzten. 800 metroko gizonezkoen proban Moamed Attaoui izan zen garaile, 1:46,95ekin.
VI. Ordiziako Atletismo Sari Nagusia-Jose Antonio Peñaren Mitin. Irabazleen koadroa.
4×100 emakumeak
1. Reala, 48,42 (Gipuzkoako errekorra). Itsaso Madariaga, Uxue Apalategi, Anari Madariaga eta Kima Nuñez.
2. Super Amara BAT, 49,06. Alaine Agerralde, Mariela Beraza, Leire Martiarena eta Nerea Sorondo.
3. Reala B, 51,59. Udane Corcuera, Añes Ruiz, Naroa Peiren eta Martina Barandiaran.
800 m gizonezkoak
1. Mohamed Attaoui (Atl. Torrelavega), 1:46,94 (mitineko errekorra)
2. Eric Guzman (New Balance Team), 1:47,86
3. Samuel Arroyo (Colmenar Viejo), 1:48,70
1.500 m gizonezkoak
1. Sergio Jimenez (Playas de Castellon), 3:46,24
2. Ronaldo Olivo (Ardillas-Escorial), 3:46,38
3. Yassine Ouhdadi (L’Hospitalet), 3:49,18
400 m gizonezkoak
1. Asier Fernandez (Reala), 47,41
2. Adrian Rocandio (Reala), 47,64
3. Itoitz Rodriguez (Reala), 48,21
400 m emakumeak
1. Barbara Camblor (Playas de Castellon), 54,38
2. Eliani Arletis (At. San Sebastian), 54,86
3. Lara Gomez (Pielagos), 55,06
Luzera jauzia gizonezkoak
1. Iker Arozena (Super Amara BAT), 7,95 m (haizea +3,3)
2. Adrian Ralite (Frantzia), 7,46 m
3. Aitor Aguado (At. San Sebastian), 7,18 m
Pertika jauzia
1. Malen Ruiz de Azua (Valencia CA), 4,25 m
2. Malen Orduña (Super Amara BAT), 3,80 m
3. Ane Castillo (Barrutia AE), 3,40
1.500 m emakumeak
- Judith Otazua (Bidezabal Durango AT), 4:18,09 (mitineko errekorra)
- Laura Priego (Bilbao Atletismo), 4:18,83
- Beatriz Alvarez (Valencia CA), 4:20,05
Jauzi hirukoitza emakumeak
1. Maria Vicente (CD Nike Running), 13.56
2. Naroa Furundarena (Ostadar SKT), 12,56
3. Miren de Regil (At. San Sebastian), 11,64
800 m emakumeak
1. Sahily Diago, 2:03,33
2. Lucia Juan (Univ. Leon Sprint At.), 2:08,80
3. Almudena Saborido (Bahia Algeciras), 2:08,99
100 m emakumeak
1. Carina Horn (Hegoafrika), 11,19
2. Aitana Rodrigo (At. San Sebastian), 11,67
3. Mireia Guerra (At. San Sebastian), 11,95
100 m gizonezkoak
1. Tijan Keita (Ganbia), 10,43
2. Carlos Andres Palacios (Kolonbia), 10,60
3. Joseba Larrauri (Tolosa CF), 10,68
5.000 m gizonezkoak
- Mario Priego (Atletismo Alcorcon),14:10.52
- Marvin Blanco (Venezuela), 14:19.85
- Youssef Benkert (Universidad Oviedo), 14:23.70
Argazkiak: Aimar Maiz Morea














