June Aiestaranek lan ona egin du eskolarteko finalean
Euskal Herriko Eskolarteko txapela Irantzu Idoatek lortu zuen. Aiestaranek lehen galbahea gaindu zuen
June Aiestaranek ezin izan zuen Gipuzkoako eskolarteko txapelari Euskal Herrikoa gehitu. Lan txukuna egin zuen, halere. Galbahea gainditu zuen eta lehen seiren artean amaitu zuen. Irantzu Idoate hazpandarrak (Lapurdi) irabazi zuen txapela eta Maddi Agirre gasteiztarra gelditu zen bigarren.
Finala Iurretako (Bizkaia) Kepa Arroitajauregi frontoian jokatu zen, larunbatean, eta 200 bat entzule elkartu ziren. Eskolartekoa Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lankidetzan antolatutako txapelketa da. 34. edizioa izan da aurtengoa.