2022/6/20

The Crew, Karlota eta Legazpiko Ninjak dira Andraitz klubaren saskibaloi txapelketako irabazleak

Haur, kimu eta alebin mailako txapelketan 16 taldek hartu dute parte. Finalak larunbat goizean jokatu ziren, Andraitz egunari hasiera emanez.

Ertzaintzak Mikel Karrerari egotzi dio Beasainen hildako bi agenteen kasua

ETAk Francisco Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegi ertzainak duela 20 urte hil zituen. Orduko probak berriro aztertu dituztela eta horri esker lortu dutela kasua argitzea esan du Josu Erkoreka sailburuak

Arastortzeko sutea itzali dute

Ataun, Lazkao eta Zaldibia inguruetako 25 hektarea erre dira. Ataungo eta Zaldibiako udalek kalteak txikitu zitezkeela uste dute

Kanpoko merkatuetan hazteko erronka finkatu du Goierri Valley elkarteak

Goierri Valley elkarteak urteko Ohiko Batzar Orokorra egin du. Lehiakortasuna ziurtatzeko ETE-ak ahalduntzea izango da erronka.

Burdinola eta Doinua bat eginda, San Migel baseliza musikaz betetzeko

Musika eskolako ikasle helduen haize taldeak eta akordeoi orkestrak ikasturte amaierako kontzertua egin zuten larunbat eguerdian.

Aralarko suteak 25 hektareatik gora kiskali ditu

Aldundiak eta udalek azaldu dute sutea "kontrolpean" dagoela, baina tentuz jarraitzen dute oraindik, egoera ez delako oraindik erabat egonkorra.

Beasain Kirol Elkarteak mahaiaren bueltan amaitu du denboraldia

Klubeko talde guztiek elkarrekin bazkaldu zuten asteburuan, denboraldiari ginga jartzeko. Sariak ere banatu zituzten

Udako solstizioa ospatzeko erromeria egingo dute bihar San Blasen

Musika eta toka egongo dira. Bakoitzak bere afaria eramango du.

Landareen sekretuak ezagutzeko udako aukera bakarra

'Landareen sekretuak' bisita tematikoa antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak larunbaterako. Izena eman behar da aurrez.

Ekain Imaz Espainiako selekzioak deitu du

Beasaindarraren lehen deialdia da Espainiako selekzioaren talde nagusiarekin. Larunbatean egin dezake debuta, Barbarians taldearen aurka

June Aiestaranek lan ona egin du eskolarteko finalean

Euskal Herriko Eskolarteko txapela Irantzu Idoatek lortu zuen. Aiestaranek lehen galbahea gaindu zuen

Euskararen eta elkarbizitzaren inguruko dokumentala gaur aurkeztuko dute

Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko herri mailako proiektu aitzindaria abiarazi zuten iaz Zaldibian, hainbat eragilek elkarlanean. Egitasmo horren nondik norakoak dokumental batean jaso dituzte.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa