Bi urteko hutsunearen ondoren, Telleriarten San Joanak ospatzeko gogoz
Ohiko ekitaldiz osatuta, ekainaren 24an eta 25ean izango dira festak. Egitarauan, Nekazarien Anaidiaren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia txertatu dute.
Aurten bai, ospatuko dituzte San Joanak Telleriarte auzoan, azken bi urteetan ez bezala. Pandemiak eragindako hutsunea atzean utzita, telleriartetarrak gogoz eta irrikitan daude sanjoanetaz gozatzeko. Aurtengo jaiak hilaren 24an eta 25ean izango dira, eta ohiko ekitaldiz osatuta egongo dira. Izango da, hala ere, berritasunik, Nekazarien Anaidiak bere 50. urteurreneko ekitaldi nagusia jaien barruan egingo duelako, larunbatean.
Egitaraua:
Ekainak 24, San Joan eguna
11:30 Goiz Deia txistularien eresia
12:00 Meza San Joan elizan
12:00 Lore bedeinkatzea
13:00 Luntx herrikoia
18:30 Haurren jolasak
Ekainak 25 San Joan Txiki
14:00 Auzo Bazkaria
Nekazari Anaidiaren 50. Urteurrena
Bazkide sortzaileei omenaldia
Trikitilariak – Bertsolariak