Joseba Sarrionandia Ataungo ikasleekin
Idazle bizkaitarrak bere azken liburua aurkeztu du Ataungo eskolan, eta baita Otsoa Irratian parte hartu ere.
Ikasturtea hasi bezala bukatu du Joseba Sarrionandia idazleak: Ataunera bisita eginez. Lehengo asteazkenean, ekainak 15, Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean izan zen, hango haurrekin solasean. Munduari bira eman zion ontzia liburua aurkeztu zien, eta Otsoa Irratian elkarrizketatu zuten. Irailean irakurleekin egon zen.