Jurgi Landa eta Iñigo Alberdi irabazle pilotan, Ataunen
Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako bi final jokatu zituzten, larunbat arratsaldean, Ataungo Auzoeta pilotalekuan. Bi txapelak Goierrin geratu dira. Aurrena, bigarren urteko alebinetan, Lazkaoko Lapke klubeko Jurgi Landak 16 eta 15 irabazi zion Imanol Ormazabali (Mundarro). Jarraian, Iñigo Alberdi ataundarrak 18 eta 8 menperatu zuen Jon Arregi azkoitiarra.