Tartaloetxek Gipuzkoako nagusien mailako lau t'erdiko finala jokatuko du ostiralean
Iban Matxinandiarenak ordezkatuko du Tartaloetxe, Hernani taldeko Ojuelen aurka.
Gipuzkoako Federazioaren lau t’erdiko pilota txapelketako bi final jokatuko dira Zegaman ostiralean. Zegamako Tartaloetxe pilota elkarteak nagusien 1. mailako finala jokatuko du Hernaniko pilota elkartearen aurka. Tartaloetxetik Iban Matxinandiarena pilotariak jokatuko du, eta Hernaniko taldetik, berriz, Ojuelek. Beste partida jubenilen 2. mailako finala izango da, Oiartzungo Oiarpe elkartearen eta Amezketako Zazpitturri elkartearen artean. Oiartzungo taldea Aranburuk ordezkatuko du, eta Amezketakoa Gorostidik. 20:00etan izango dira partidak.