Hasi da festa Seguran
Zopa pertzaren jaitsierarekin eta txupinazoarekin hasi dira aurtengo San Joan festak. Iparra Hegoa elkarteko kideek egin dute pregoia.
Segurako San Joan festak hasi dira. Zopa pertza elizatik Txanbolin gainera jaitsi da 19:00etan eta jaitsierarekin hasi da festa. Iparra Hegoa kultur elkarteko kideek pregoia egin dute eta txupinazoa bota da ondoren, herritarrak plazan zain zeuden bitartean. Hasiera ofiziala eginda, Elorri kultur elkarteak prestatutako mokadua jan dute. Puro Relajo nafar mariatxi taldearen kontzertua izango dute segurarrek plazan 21:30 arte, eta San Juan sua eta akelarre herrikoia gero, 23:00etan. Gauean Gauargi musika taldeak alaituko du giroa, eta txoznetan Balantza erromeriak, Hizpidek eta DJ Pertz-ek.