Lazkaok kooperazio bat lagunduko du diruz, Ekuadorren
LAZKAO // Garapen bidean diren herrialdeetako laguntza egitasmoan, GKE batekin diharduten gazte kooperatzaileentzat diru laguntza bat emango du Lazkaoko Udala. Maiatzean ireki zuen eskaera-epea, eta aurkeztuen artetik honakoa aukeratu dute: Ekuadorreko Galapago Uharteetan praktika komunitario onak indartzeko proiektua. Lagun baten bidaia gastua ordainduko du udalak (2.000 eur).













