Esanezin talde formatuan, Altzagarateko plazan
ALTZAGA // Ekainaren 26an, igandea, Esanezin zuzenean izango da Altzagarateko plazan. Emanaldi berezia izango da honakoa, musika proiektuaren sorburura itzultzen delako honela. Izan ere, Ianire Aranzabe, Esanezin proiektuaren sortzaile eta ahotsa Altzagaraten jaioa da. Gainera, berezi egiten duen beste gauza bat da, talde formatuan joko dutela. 19:00etan hasiko da kontzertua.













