Aurtengo jaiak bi egunetan banatu dituzte. Gaurko goiza auzoko zaindariaren omenezko mezarako eta lore bedeinkapenerako izan da, eta bihar auzo bazkaria egingo dute Nekazarien Anaidian, elkartea duela 50 sortu zuten bazkideak gogoratuz.
Aiara Garaialde, Ane Iparragirre, Eneko Agirrezabal, Ethan Cabanillas, Ander Oiarbide, Egoitz Berasategi, Jokin Izagirre, Artea Goiburu eta futbol elkarteko kadete nesken eta erregional mutilen taldeak omendu dituzte.
Jolasaren bitartez harremanak eta aniztasuna lantzea, horixe da Ikertze eta Sorginlore elkarteek antolatutako Motxila Laranja egitasmoaren xedea. Goierrin eta Urola Kostan egingo dute, uztailean, eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Bi udalek agiri bateratua atera dute, Aralarko sutearen harira. Suhiltzaile, basozain eta laguntza-taldeetako kideek egindako lana eskertu dute, eta ekarpenak egiteko prestutasuna agertu dute.
Eskopeta tiroen hotsekin, ibilbide zaratatsua egin zuten herrian zehar, desfilea plazan amaituz. Partaideak 85etik gora ziren.
San Joan bezperan, udako solstizioaren hasierarekin bat eginez, ohiko suak piztu dituzte Goierriko herririk gehienetan; horietako askotan, dantzariek eta musikariek lagunduta.
Aurreko asteko beroaldiek belar lanetan ezarritako martxaren ondoren, zeregin horiei dagokienez atseden egunak dituzte Zubiaurre baserrian orain. Hiru belaunaldi elkartzen dira lan horietarako.
Bost ardatz nagusitan eraikiko dute Goierri beheko turismo estrategia eredu berria; gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna
Gaur eta bihar pintxo lehiaketa egingo dute. Bihar Goiargi abesbatzak kontzertua egingo du. Igandean, arte eta eskulangintza azoka eta haur danborrada egingo dituzte
Festetako egitarauaren azalaren irabazlea Enara Aizpeolea Gereñu izan da, eta urtekariaren azalarena Aizpea Elortza Elortza.
Jaquelin Torres, Maite Otxotorena eta Mariasun Lasa izan dira irabazleak.
Goierrin egingo den bilketa saio bakarra izango da Idiazabalgoa. Gorrotxategi granjan izango da bilketa; ordainketa aurrez egin behar da.
Gaur botako dute txupinazoa jaien hasierarako. Lau festa egun izango dituzte. Igandean Alvaro Bermejoren eta Joseba Urretabizkaiaren 'Bi buruko aizkora' liburua aurkeztuko dute
Arriarango San Pedro festetako kartelari auzoa Beasaini batu zitzaioneko 25. urteurreneko ospakizuneko eskuorriaren itxura eman diote. Arriarango historia berreskuratzen ari dira.
Laginak hartuko dituzte gaur, uztailaren 4tik aurrera lanei ekiteko