Xabier Berasategi Euskaltelek fitxatu du, bi urterako
OLABERRIA // Euskadi Fundazioaren talde profesionalera jauzi egingo du Xabier Berasategi txirrindulariak (Olaberria, 2000). Atzo baieztatu zuen Euskaltel-Euskadik fitxaketa,eta 2023rako eta 2024rako itxi dute tratua. Laugarren urtea du Laboralkutxan, eta Euskaltelen lehenengo fitxaketa da datorren urterako. «Ilusio handia egiten dit etxeko taldearekin profesionaletara igotzeak. Denok amesten dugu txikitan maillot laranja hau janztea, eta oso pozik nago», adierazi du Berasategik.