Ostegunean irekiko dute Agirre-etxeberriko taberna berria
Sabin Agirreburualdek hartu du bere gain zerbitzua. Bi urteko kontratua izango du. Inaugurazioan Alaitasuna errondaillak joko du.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/06/agirre_etxeberri__taberna1-1200x800.jpg)
Legazpin ostalaritzaren munduan oso ezaguna den Sabin Agirreburualdek hartuta, ostegun arratsaldean abiatuko du bere ibilbidea udalaren jabetzako Agirre-etxeberri etxeko taberna-kafetegi berriak. Agirreburualdek datozen bi urteetan kudeatuko du taberna-kafetegi hori, eta beste bi urtez luzatu ahal izango du kontratua.
Pintxoak, ogitartekoak, tostadak, errazioak, eguneko menua eta ostiraletan menu berezia eskainiko ditu. Ordutegia hau izango da: astelehenetik ostegunera, 07:30etik 20:00etara; ostiraletan o7:30etik 22.00etara; larunbatetan 10:00etatik 14:00etara; eta igande eta jai egunetan itxita.
Legazpiko Udalak bost aldiz atera du taberna-kafetegi honen kontratazioa.
Inaugurazioan, errondailla
Inaugurazio ekitaldia ostegunean 19:00etan izango da, eta Alaitasuna Errondailak emanaldi labur bat eskainiko du.