Ameztikoek Sabiñanigokoekin eta Gasteizkoekin mendi irteera egin dute, urtero legez
Gasteizko Mendaur elkarteak antolatu du ibilaldia aurten. Opakua gainetik Andoinera joan dira.
Zegamako Amezti Mendi Elkartekoek mendi irteera egin dute igandean Sabiñanigoko mendi elkartearekin eta Gasteizko Mendaur elkartearekin batera. 2009. urtean hasi ziren hiru taldeak elkarrekin urtean behin irteera bat antolatzen. Txandaka, urtero herri batek antolatzen du ibilaldia, adin guztietako jendeak egiteko modukoa. Aurten Gasteizkoen txanda izan da. Opakua gainetik Andoinera arteko bidea egin dute, tartean Azkoeta, Baio eta Mirutegi gainak igota. Ibilaldiaren ondoren, elkarrekin bazkaria egin dute Aguraingo jatetxe batean. Lekuko gisa erabiltzen duten makila Zegamakoei pasa zaie. Hurrengo urtean Ameztikoek antolatuko dute irteera.