EH Bildurentzat "ezinbestekoa" da antolatzea eta borrokatzea
LGTBI+ pertsonen biziak “arriskuan” daude Beasaingo EH Bilduren arabera, eta horregatik “antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa” dela diote. “Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi, eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia” dela diote eurek ere bai, eta Beasaingo Udalari ” LGBT+ pertsonen bizitzei buruzko diagnostiko bat egitea proposatu dugu eta bertan oinarritutako ekintza-plan integral bat” abiarazteko eskatu diote.