Etxerik gabe gelditzeko arriskuan zen emakumea eta Kutxabank negoziatzen hasi dira
Kaleratzeak Stop plataformak astearteroko mobilizazioak eten ditu, presioa gutxitu eta konponbide "duina" lortzea errazteko
Kaleratzeko arriskuan zegoen emakumea eta bere sendia eta Kutxabank negoziatzen hasi dira, Kaleratzeak Stop plataformak jakinarazi duenez. Aurreko astean elkartu ziren lehen aldiz. Plataformak astearteroko elkarretaratzeak eten ditu, presioa gutxitu eta akordioa errazteko asmoarekin.
Laurogeitaka urtetako emakume bat da etxegabetzeko arriskuan dagoena. Bere inguruko beste bost laguni ere eragiten die, abal-emaile gisa. Kasua epaitegietan urtea betetzear da, ez aurrera ez atzera, batzuk ezin dutelako ordaindu eta besteek ez zutelako zorra negoziatu nahi. Egoera desblokeatzeko eta konponbide “duina” lortzeko Kaleratzeak Stopek mobilizazioei ekin zien duela bi aste.