«Halako esker ona jasotzeak esan nahi du zer edo zer ondo egin dudala»
Erretiroa hartu berritan, nola zaude?
Apur bat urduri nenoen, baina oso pozik nago. Halako omenaldia jasotzeak esan nahi du zer edo zer ondo egin dudala.
Irakasle lanetan 35 urte egin dituzu. Zenbat ikasle dira?
800 ikasleren bueltan ibiliko nintzen. Denak ez dira beasaindarrak, inguruko herrietakoak ere bai: Olaberria, Lazkao, Urretxu… Nirekin eduki duten pazientzia eskertu nahi diet denei.
Beraiengandik zerbait ikasiko zenuen.
Beti dago zer ikasi besteez. Baina ikasteko prest egon behar da.
Bear zer izan da zuretzat?
Elkartearen hasiera-hasieratik izan naiz, pentsa. Duela 25 urte eratu zen Bear, aurretik pinturarako joera bazegoen arren. Baina, gauzak zer diren, ez naizela bazkide izan sekula. Irakasleak kanpokoa izan behar duela dago araututa.
Iban Aranburuk hartuko du lekukoa. Bear esku onetan dago?
Zalantzarik gabe. Iban pertsona ona da, eta horrek ikasle-irakasle harremana asko errazten du. Marrazkilari eta margolari fina da, gainera. Asko du irakasteko.