Hirumaia eta Iraniarrak irabazle Segurako XXI. futbito txapelketan
Nesken finala ekainaren 23ean jokatu zen, eta mutilena ekainaren 25ean.
Segurako XXI. futbito txapelketako irabazleak Iraniarrak eta Hirumaia taldeak izan dira. San Joan jaietan jokatu dira finalak. Nesken finala ekainaren 23an jokatu zen, eta Hirumaia taldeak lortu zuen garaipena Pavits taldeari 2 eta 1 irabazita. Mutilen finala, aldiz, ekainaren 25ean jokatu zen, eta Iraniarrak taldea 6-3 gailendu zen Harvard Peñaren kontra. Nesketan 3 taldek parte hartu dute, eta mutiletan 6 taldek. Finaleko jokalari onenen sariak Txabarria anaia-arrebek jaso zituzten.