«Listoia oso altu utzi du eta zaila izango da Jokinen lana hobetzea»
Irakasle kargua eskaini zizuenean zalantzarik izan zenuen?
Dudak izan nituen, bai. Pinturatik nator, baina beste arlo batzuetatik, eta buelta asko eman nizkion. Halere, sekulako ilusioarekin hartu dudan erronka da.
Bearreko kide zenbat urte daramatzazu?
20 urtetik gora, jarraian ez izan arren. Hamasei urterekin hasi nintzen, nerabe bat nintzela.
Jokin Telleria nolako irakaslea izan da?
Oso ona. Listoia oso altu utzi du eta zaila izango da Jokinen lana hobetzea. Ardura handiagoa egiten du horrek.
Aldaketarik egingo duzu?
Orain arteko ildoari jarraituko diot, gustatzen zaigu eta. Halere, ariketa ezberdinak sartuko ditut etorkizunean, pixkanaka. Pintura digitala, adibidez.
Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak?
Gazteei segida ematea. Umeak hasten dira, baina ikasketak direla, lana dela… utzi egiten dute. Baina gero, helduagoak direnean, asko itzuli egiten dira. Adin tarte hori kateatzea lortu behar dugu, ez dadila belaunaldi arteko jauzirik egon.