Ortzadar koloreko pintaketak egin dituzte gauean Lazkaon
LGTBI+ Eguna aldarrikatzeko hainbat margoketa egin dituzte herriko altzari, zebrabide eta eskailera batzuetan.
Ekainaren 28an LGTBI+ Eguna edo Harrotasunarena gogoratuko dute, gaur. Lazkaon ortzadar koloreko pintaketekin esnatu dira herriko hainbat txoko. Gauean, aurpegia estalita zeramaten batzuek zazpi koloreekin margotu dituzte kaleko elementu batzuk: ikastolako atariko eskailera mailak, Santander banketxe ondoko zebrabidea, edo plazako banku bat.
“Herriko hainbat biztanlek, ildo politikoak alde batera utziz, pertsona ororen funtsezko aldarri honen adierazpena adieraztea erabaki dute. Adierazpen hau herriko hainbat lekutan ikusarazi nahi izan dute aldarri honen borroka eta izaera izaki. Anonimo hauen nahia da, ez ezabatzeaz gain, betirako mantentzea harria koloreztatuz. Lazkao herri osoa harro izatea. Gora Lazkaoko neska mutil, mutil eta mutil, eta neska eta neska”, aldarrikapena zabaldu dute, argazkiekin batera, sare sozialetan.
Udalak goizeko lehen orduan ekin dio pintaketak garbitzeari, eta zenbaitek neurri hori kritikatu du sareetan.