Sexilioari buruzko hitzaldia egingo du bihar Zuriñe Rodriguezek
18:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian.
LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna da gaur. Herri txikietako LGTBI+ pertsonen errealitate bat da sexilioa. Herri txikietan bizi den kolektiboko jendea hiri handietara joaten da askotan, etiketetatik eta aurreiritzietatik ihesi, ikus ezintasunaren bila. Hori izango du hizpide bihar Zuriñe Rodriguez Sudergintzako kideak Idiazabalen egingo duen hitzaldian. “Sexilioa: LGTBI pertsonak herri txikietatik ihesi” mintzaldia 18:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian.