Txerriaren jaitsierarekin hasi dira San Pedro jaiak
Gaur hasi dituzte festak Mutiloan. Paella janaren ondoren Elustondo anaia-arreba trikitilariek alaituko dute giroa.
Mutiloako San Pedro jaiak hasi dira. Eguerdian, elizatik udaletxeko balkoira jaitsi dute txerria festei hasiera emateko. Txupinazoa bota dute eta Iñaki Ugalde alkateak bi urteko etenaren ondoren jaiez gozatzeko deia zabaldu die balkoitik herritarrei. Paella jana egiten dabiltza elkartean. Elustondo anaia-arrebek alaitu dute giroa txupinazoa bota ondoren, eta bazkalostekoa ere girotuko dute haiek. Bihar 23. patata tortila lehiaketa izango da 18:30ean, eta 20:00etan, berriz, toka lehiaketa.