Aita Iparragirre herri eskolakoak Besaiden izan dira
Arrasateko Udala auzotik abiatuta egin dute irteera. Ikasturteko azkena izan da.
Aita Iparragirre herri eskolako mendi taldea Besaiden izan da. Izalgo Herri Eskolako Mendi Taldeak ekainaren 19an antolatu zuen mendi irteera, ikasturteko azkena izan dena. Arrasateko Udala auzotik abiatu ziren eta hiru probintzien elkargune den Besaidera egin zuten joan-etorriko bide zoragarria. Udalaitz eta Anboto bista-bistan goiz-pasa ederraz gozatu zuen taldeak. Indarrak berrituta dituzte datorren ikasturteko mendi egutegiari gogotsu heltzeko.