Kafe usaina dario helmugari
Finisherrek edo proba amaitzea lortzen dutenek Ternuaren zira berezia lortuko dute. Ehuna berrerabilitako plastikoarekin egin dute eta usain txarrak ekiditeko kafearekin egindako tratamendu bat eman diote
Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak ultrak amaitzea lortzen dutenek Finisher maila lortuko dute. Ternuak zira bereizgarria oparituko die, harro erakutsi dezaten eta gainerakoek erraz identifika ditzaten. Alberto Iñurrategi Ternua Groupeko ekitaldien koordinatzaileak arropa “berezia” dela nabarmendu du.
Material berziklatuetatik ondutako zira izango da: ehunak egiteko platikozko edukiontzietatik ateratako poliesterra erabili dute. Kremailera ere birziklatua izango da. Eta usain txarrak ekiditeko kafe bidezko tratamendua eman diote.
Iñurrategik azpimarratu du Ternuak “oso gustuko” duela Ehunmiletan parte hartzea. “Ehunmilak kirola, lehia, mendia… dira. Eta garbi daukagu ekitaldi honen oinarrian esfortzuaren eta ilusioaren arteko nahasketa zoragarri hori dagoela. Hain zuzen, Ternuren Outdoor Spiritaren oinarria horixe da”, azaldu du. Jasangarritasunak ere batzen dituela aipatu du: “Jasangarritasuna Ehunmilaken lana egiteko modua da. Ternuak hori ikaragarri estimatzen duen balioa da”.
Andoni Zubeldia Ehunmilak lasterketako zuzendaria Ekoehunmilak terminoaz hitz egin du. Plastikoak gutxitzeko neurriak hartu dituzte aurten. Edalontzirik ez da izango anoa postuetan eta botila txikiak bost litroko suilengatik ordezkatuko dituzte.