Buztintegi, San Joxepe eta Beti-bizkor berriz elkartu dira, txangoak egiteko
Pandemiaren eraginez etenda egon dira irteera horiek. Asteazkenean, Legazpiko jubilatu eta pentsionistek antolatutakoa egin zuten, inguruko mendietan.
Legazpiko Buztintegi, Bergarako San Joxepe eta Errenteriako Beti-bizkor jubilatuen eta pentsiodunen elkarteen artean egiten zituzten irteerak berreskuratu dituzte pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren. Asteazkenean, Legazpin egin zuten Buztintegiri antolatzea tokatzen zitzaion txangoa.
Eguraldia lagun, Buztintegiren egoitzatik irten, eta Mantxola, Atagoiti, Gain Txiki, Irazola, Goiko txabola, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi arteko ibilaldia egin zuten. Bukatzeko, bazkaria egin zuten Gizarte Zentroan, eta bertan 51 lagun elkartu ziren.