Laura Sanzen diseinua izango da jaietako irudia
Santa Ana jaietako egitarauaren azala eta kartela aurkeztu ditu udalak. Laura Sanzen diseinua izan da aukeratua.
Atzo aurkeztu zuten Ordiziako Santa Ana festetako egitarauaren azalaren eta festetako kartelaren diseinua. Guztira, 52 diseinu desberdin jaso ditu udalak, eta guztien artean Laura Sanz ordiziarrarena izan da irabazlea. Bestalde, gogoratu, gaur arratsaldean, 18:00etan, jaietako bilera egingo dutela, udaletxeko areto nagusian. Matutinako karpen zozketa egingo dute eta kuadrillen eguneko txarangen diru laguntzen inguruan hitz egingo dute.