Errementariko obra hizpide asteazkenean ez-ohiko bilkuran
ZERAIN // Udalak herritarrei dei egin die asteazkenean 17:00etan izango den ez-ohiko bilkuran parte hartzera. Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloa udalerrietako Gizarte zerbitzuetako teknikari lanpostua amankomunean mantentzeko onarpena, Errementariko proiektuaren obra-zuzendaritzako proposamenak eta etxez etxeko laguntzen hitzarmena izango dituzte hizpide bileran.













