Egun osoko feria antolatu du merkatari elkarteak. Arratsalderako ekitaldi ugari daude iragarrita, haurrentzako jokoak, magia, xakea eta musika tartean.
Uztalai udaleku irekietako partaideek ohiko entzierroa egin dute, herriko erdigunea zapi eta gerriko gorriz beteta. Aurten 258 haur ari dira parte hartzen euskara eta aisia uztartzen dituen udal jarduera honetan.
Larunbatean, 22:00etatik igande goizeko 05:00etara. Mozketak 1,6 kilometroko zatiari eragingo dio, Ordizia hegoaldeko 420 lotunetik Ordizia iparraldeko 422 lotunera.
Egur pila hauen bitartez, batetik, Oiangun sortutako egurra, Oiangun bertan geratuko da bere bizi-ziklo osoa bermatuz, eta bestetik, intsektu horien kontserbazioan lan egiten da bere habitataren iraupena bermatuz.
Azken unera arte EHM ultra trailean parte hartzekotan egon bazen ere, azkenean G2H egingo du ataundarrak, hirugarren aldiz. Gozatzea eta 2019an egindako denbora hobetzea du helburu. Gaua gustuko du.
Beasaingo udaletxeko plazatik 23:00etan abiatuko dira ostiralean Goierriko Bi Handiak traileko 515 korrikalariak. Lehenengoak, larunbatean, 09:00ak aldean iritsiko dira.
Korrikalariek Igartzako Jauregian hartzen dituzte indarrak Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak lasterketei ekin aurretik, ‘Pasta Party’ edo Pasta Festan. Dozena bat lagunen artean 800 aho elikatzen dituzte. Ez da janik sobratzen.
Hainbat herrialdetan ikasten eta lanean aritu eta gero, Ginean bizi da orain Maider Pagola Ugarte (Legazpi, 1995). Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) elkartearentzat egiten du lan, epidemiologia sailean.
Bihar bertso afaria egingo dute Brannigans tabernan. Nerea Ibartzabal markinarrak, Iker Zubeldia zegamarrak eta Mikel Iturriotz urretxuarrak abestuko dute
Sei bizitzako sustapena bultzatu du udalak. Urbanizazio lanak egin ondoren, herriko sei gaztek egingo dituzte. Sail berean beste lau etxe eraikitzeko aukera ere geratuko da, etorkizunerako
Enara Garmendia idazle olaberritarrak irabazi du aurtengo Juul sarietako bat. Ikasleek liburu gustukoenak bozkatu dituzte, eta 'Hiru gara, baina niri bost' lana aukeratu dute horien artean.
2019an ospatu zen azkeneko aldiz. Liernira igo eta jaisteko autobus zerbitzua egongo da Ormaiztegitik. Pilaketak ekiditeko oinaz edo autobusez joateko eskatu dute. Parrillak erabilgarri egongo dira
Loinatz eguneko zentroko erabileran eta kudeaketan bi milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du. Hiru urteko kontratua da, bostera arte luzatzeko aukerarekin