Ordizian N-I errepideko bi noranzkoen itxiera bi orduz atzeratuko da
Larunbatean, 22:00etan beharrean, 00:00etan itxiko dute eta 07:00etan ireki.

Bihar, larunbata, N-1 errepidea erabat itxiko dute Ordizian. Hasiera batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen, 22:00etatik 05:00etara itxiko zutela baina, gaur bertan jakinarazi dute, itxiera ordua atzeratu dutela, beraz, igandean 00:00etan itxiko dute eta 07:00etan ireki.
Bidegi foru agentziak AT Sistemako lau arku berrietatik lehena jarriko du N-I errepidean, Ordizian. Arku-burua lekuz aldatu eta muntatzeko lanak direla eta, itxiko dute errepidea bi noranzkoetan.