Amaia Otxoa donostiarrak osatu du G2H probako emakumezkoen podiuma
Otxoak 15 ordutik gora behar izan du 88 kilometroko ibilbidea bukatzeko.
Amaia Otxoa donostiarrak osatu du emakumezkoen podiuma G2H lasterketan. 15 ordutik gora behar izan du Otxoak 88 kilometroko ibilbidea egiteko; 15:06:03 izan da bere denbora Beasaingo helmugan.
Helmugan adierazi duenez ez zuen espero hirugarren postua lortzea; “Anemiarekin iritsi naiz eta ez nuen uste gorputzak horren ondo erantzungo zidanik”. Aurretik ezagutzen zuen G2H lasterketa, aurtengoarekin hirugarren aldia izan da, eta Ehunmilak behin egin du. Bere asmoa zen aurten ere proba luzeena egitea baina fisikoki ez denez nahi bezala iritsi, eta 88 kilometrokoan parte hartu du azkenean. Gaua “ondo” pasa duela kontatu du, eguraldia “lagun” izan dutela, “Aizkorrira igoera gogorrago” egin zaiola. Lasterketaren azken kilometroetan, eguzkiak gogor jo du eta kontatu du, bidean bilatu duen urarekin bustitzen etorri dela.
G2H lasterketako emakumezkoen podiuma honela geratzen da; lehenen postuan Gemma Barrabeig (Reus, Tarragona), bigarren Amaia Larreategi (Beasain, Gipuzkoa) eta hirugarren Amaia Otxoa (Donostia, Gipuzkoa).