2014, 2017, 2018 eta 2019 urteetan bigarren izan zen Beasaingo korrikalaria. Aurten, lehen aldiz, irabazle izan da 168 kilometroko lasterketan. Bigarren eta hirugarren postuan Irene Guembe eta Leire Martinez datoz.
Goizean goizetik arratsaldeko azken ordura arte, momentu zoragarriak eta oso hunkigarriak bizi izan dira Ehunmilen helmugan Beasainen.
Sailkapen nagusian zortzigarrena izan da. 26:55:48ko denbora egin du Ugartek.
Lehen sailkatuak baino bi ordu eta erdi gehiago behar izan du Erice arbizuarrak proba luzeko 168 kilometroak egiteko.
Javi Dominguezek seigarren aldiz altsa ditu eskuak Ehunmiletako helmugan. Zalantzak zituela esan du, baina hasi eta buka izan da buruan
23:04:06ko denbora egin du eta honekin, seigarren txapela irabazi du. Atzo arratsaldeko 18:00etan abiatu ziren Beasaingo San Martin plazatik eta larunbatean, arratsaldeko 17:05 inguruan iritsi da helmugara.
Enba sindikatua 'Ongi etorri baserrira' egitasmoa aurrera eraman du. Ordiziako Arramendi baserrira gerturatu direnek txahal jaio berriak ikusteko aukera izan dute.
Tzulo taldeari penaltietan irabazi dio. Partida bana berdindu dute. Futbolaren aitzakian festa giroa da nagusi Ordizian.
Oscar Perez de Nanclares gasteiztarrak osatu du Ehunmiletako podiuma. Atzetik aurrerako lasterketa egin du eta indartsu amaitu du
Ander Erice nafarrak Ehunmiletako bigarren postua lortu du. Denbora hobea nahi zuela esan du, halere
25:59:38 behar izan du 168 kilometroko bidea osatzeko.
Gemma Barrabeig kataluniarrak irabazi du G2H ultra. Ilunpetan ongi moldatzen den korrikalaria dela dio, bere burua harritzeko adina
Ioseba Eskuderok G2Hko podiumerako dozena bat minutuko aldea zuen. Halere, ez zen fio, Mutiloatik aurrera asko sufritu duela aitortu baitu
Aritz Egeak Goierriko Bi Handiak lasterketa nagusitasun handiarekin irabazi du. Bigarren sailkatuari hamazazpi minutu sartu dizkio eta errekorra hamar minututan hobetu du. "Bakarrik geratu naizenean estutzeko motibazioa horixe zen"