Ander Erice izan da Ehunmilak probako bigarren sailkatua
Lehen sailkatuak baino bi ordu eta erdi gehiago behar izan du Erice arbizuarrak proba luzeko 168 kilometroak egiteko.

Ander Erice arbizuarra izan da bigarren Ehunmilak lasterketan. Javi Dominguezek baino bi ordu eta erdi beranduago sartu da Beasaingo San Martin plazako helmugan. 25:36:03ko denbora egin du naparrak.