Barrabeig: "Behin hemen egonda, dena eman beharra zegoen"
Gemma Barrabeig kataluniarrak irabazi du G2H ultra. Ilunpetan ongi moldatzen den korrikalaria dela dio, bere burua harritzeko adina
Gemma Barrabeig ohean zen duela egun batzuk, COVIDak jota. Halere, Beasaingo helmuga marrara lehena iritsi da. “Egia esan, ez nentorren oso prestatuta. Ezin izan dut nahi beste entrenatu. Gainera, arnasteko zailtasunak utzi dizkit. Baina, tira, behin hemen egonda dena eman beharra zegoen. Eta oso ondo irten da”
Gauean ongi moldatzen den korrikalaria da. “Nire bigarren ultra lasterketa izan da, eta, justu, lehendabizikoa ere gauez izan zen. Nahia ongi moldatzen naiz gauez korrika. Dezente harritzen nau, egia esan, paisaiaz gozatzea gustatzen zaion korrikalaria naizelako”, deskribatu du bere burua.
“Itzuliko naiz. Gozatu egin dut”, iragarri du 88 kilometroak amaitu berritan.